Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2019

ANIZTASUNA, AZKEN POSTa

Imagen
Bigarren lauhileko honetan, aniztasuna izan da landu eta jorratu dugun gaia. Horretarako, zenbait ekintza eta lan egin ditugu aniztasuna bere osotasunean ezagutzeko. Gai honi hasiera emateko, aniztasunaren definizioa bat azaltzeko eskatu ziguten, eta orduan konturatu ginen, gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hitza izan arren definitzen kosta zitzaigula. Hau egin ostean, ikasgelan taldeka aniztasunaren inguruan edo aniztasunarekin erlazioa dituen lau hitz aukeratu behar izan genituen. Honekin batera, konturatu ginen aniztasuna oso kontzeptu zabala dela eta hitz batekin baino gehiagorekin defini genezakela. Arestian aipatu bezala, aniztasunaren gaia lantzeko, zenbait jarduera burutu ditugu lauhilekoan zehar eta horien artean lehenengoa, Tabakaleran izan zen. Bertan, artea aniztasunarekin erlazionatu daitekela eta gai hau lantzeko baliabide bat izan daitekela ikasi genuen. Jarduera honetan gehien gustatu edo pentsatzeko eman zidana, bihotz baten taupadak zituen harri bat izan zen. H...

ANIZTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Imagen
Tailerrei dagokienez, bertan emandako informazioa aberasgarria iruditzen zaigu baina aipatu behar dugu lehenengo eguna (teoria eguna) astuna egin zitzaigula hitzaldi gehiegi izan genituelako. Gure ustez horietako hitzaldi batzuk soberan zeuden. Oso astunak egin zitzaizkigun eta horietako batzuengandik ez genuen ezer ikasi. Gainera, egun osoa jendeari entzuten aspergarria egin zen. Ezin dugu orokortu hitzaldi guztiak aspergarriak izan zirenik egun horietako beste batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkigulao Hitzaldi horietatik ondorengo ideia hauek azpimarra ditzakegu: - Aniztasuna modu positiboan ikustea. - Enpatia lantzea. - Egoera berriak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea. - Gizarteak jasan dituen eraldaketen berri izatea eta egunerokotasuneko gizartearekin bat joatea. - Inklusioaren oinarriak. - Gizartean dauden eragile parte-hartzaileak ezagutzea. - Artea tresna bezala hartu, metodologia gisa. - Komunitatean lan egiteko sustatu.  Bigarren eguneko tailerrei dago...

TABAKALERA

Imagen
1. Zer ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre-ideiaren bat aldatu dugu esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola? Aniztasuna artearekin lotu daitekeela ikasi dugu. Haurrekin artea erabiliz aniztasuna landu daiteke eta horrela, haurrak kontzeptu zabal hau pixkanaka errazago ulertzen joango dira. 2. Zein da gehien eragin digun esperientzia edo jarduera? Egin genuen esperientzi arrotzaren jarduera, koadroetan hilda zeuden emakumeak ikustea eta harri handiaren barruan bihotz bat zeukan eskultura. 3. Zer sentimendu izan ditut? Zerekin lotzen ditut? Ezjakintasuna→ Ez dugu sentitu aniztasunaren gaia landu dugula gurekin zegoen hezitzaileak ez zituelako erakusketak haur hezkuntzarekin lotu eta erakusketa batean ez zigulako ezer azaldu. Beraz, alde horretatik, gure ezagutzetatik abiatu behar izan gara eta ez dugu informazio gehiegi jaso. Gure lana izan da erakusketa aniztasunarekin lotzea, eta erreferentziarik izan ez dugunez, ez gaude guztiz eroso geratu garen sentsazioare...