ANIZTASUNA, AZKEN POSTa
Bigarren lauhileko honetan, aniztasuna izan da landu eta jorratu dugun gaia. Horretarako, zenbait ekintza eta lan egin ditugu aniztasuna bere osotasunean ezagutzeko.
Gai honi hasiera emateko, aniztasunaren definizioa bat azaltzeko eskatu ziguten, eta orduan konturatu ginen, gure egunerokotasunean erabiltzen dugun hitza izan arren definitzen kosta zitzaigula. Hau egin ostean, ikasgelan taldeka aniztasunaren inguruan edo aniztasunarekin erlazioa dituen lau hitz aukeratu behar izan genituen. Honekin batera, konturatu ginen aniztasuna oso kontzeptu zabala dela eta hitz batekin baino gehiagorekin defini genezakela.
Arestian aipatu bezala, aniztasunaren gaia lantzeko, zenbait jarduera burutu ditugu lauhilekoan zehar eta horien artean lehenengoa, Tabakaleran izan zen. Bertan, artea aniztasunarekin erlazionatu daitekela eta gai hau lantzeko baliabide bat izan daitekela ikasi genuen. Jarduera honetan gehien gustatu edo pentsatzeko eman zidana, bihotz baten taupadak zituen harri bat izan zen. Honek hausnartzeko aukera eman zidan.
Jaso genuen bigarren hitzaldia Calcuta ondoan-ekoek eskaini ziguten. Hemen, talde osoa bi taldetan banatu zen eta dinamika batzuk burutu genituen. Dinamika hauekin konturatu nintzen aniztasunaren kontzeptua guztientzat desberdina dela eta horrekin batera pertsona bakoitzak gauza ezberdinak modu batera edo bestera sentitzen dituela. Calcuta ondoan-eko kideekin burututako dinamika ezberdinei esker, gizaki guztiak berdinak izan arren denak ezberdinak garela ikusi dut. Bakoitzak gauzak sentitu eta pentsatzeko modu ezberdin bat duela eta hau guztiz errespetagarria dela ikusi dut.
Hurrengo tailerra UNRWA elkartearen eskutik jaso genuen. Tailer hau bi egunetan burutu genuen. Lehenengo egunean, tailerraren nondik norakoa azaldu eta tailerraren alderdi teorikoa izan zen. Bigarren egunean aldi, aurreko egunean emandako teoria praktikan jarri genuen. Bertan, hiru tailer ezberdin zeuden: ipuin, komiki eta antzerki tailerra. Talde bakoitzak tailer ezberdin hauetan landutakoaren berri izateko, taldekide bakoitza tailer ezberdin bat egitera joan zen eta ni antzerki tailerra egitera joan nintzen.
Antzerki hasiera emateko, jolas batzuk egin genituen giroa hobetzeko eta bakoitzaren lotsa pixkanaka gutxitzen joateko. Behin jolas hauek burutu ondoren, amaieran burutuko genuen antzezlanaren gaia zein zen azaldu ziguten. Antzerki horren bitartez, Palestinako egoera zein zen irudikatu nahi izan zen; Palestinarrek, eskolara joateko, medikuarengana joateko, eta abar burutzeko egin behar dituzten kilometroak irudikatuz.
Gaia azaldu ondoren, lehenengo eszenarekin hasi ginen. Pertsona bakoitzak zapata pare bat (zapata hauek, norberarentzako baliagarria edo garrantzitsua zen zerbait errepresentatzen zuten) eskuan zituela ibilbide bat burutu behar zuen, ibilbide horretan zehar oztopo batzuk aurkituz, esaterako, sokak, kristalez beteriko bideak… Ibilbidearen amaierara iritsi ostean, eskuetan genituen zapata horiek (guretzako oso garrantzitsuak zirenak) ibilbidean utzi behar genituen.
Lehenengo eszena bukatu ondoren bigarrenari ekin genion, Palestinar hondartza batean kokatu ginen, bertan, jolasean zenbiltzan haurrak zeuden, pilotarekin jolasten gazte batzuk, piraguan beste batzuk. Guztiak gustura egon arren, kutsaduraz inguratuta bizi gara, eta kutsadura hori gizakiak sortutako dela azpimarratu genuen. Eta amaitzeko, Palestinarrek medikuarengana joateko, oinez egin behar dituzten kilometroak eta haien egoera zein den azaldu genuen.
Bigarren eguneko jarduera hau asko gustatu zitzaidan, gure parte-hartzea beharrezkoa zenez eta oso dinamikoa, oso interesgarria iruditu zitzaidan. Aniztasunaren kontzeptua modu ezberdinetan landu daitekela ikusi nuen.
Ondoren, Pausoka elkarteak eskainitako hitzaldia jaso genuen. Hemen, Maitederrek bere semearen zailtasunak eta ondorioz berak jasan dituen egoera ezberdinak eta bizipenak transmititu zizkigun. Aimar, Maitederren semak garun paralisia du eta biek zailtasun ezberdinei aurre egiten jakin die. Hitzaldi honi esker ikusi dut gu ohartzen ez bagara ere, oraindik badaudela aldatu beharreko hainbat alderdi, ez garena ez-gaitasunetan erreparatu beha eta bakoitzaren alderdi positiboak azpimarratu behar ditugula. Guztiok izan behar dugu bizi duin bat izateko aukera!!
Gogora izan zen jaso genuen hurrengo hitzaldia. Hemen, terrorismoak erangindako biktimen inguruan aritu ginen. Bertan, terrorismoaren biktimen familiek jasandako mina guztiena berdina dela ikusi nuen eta honekin batera, familiek aipatzen zutena oso garrantzitsua zela iruditu zitzaidan. Hau da, gertatutakoa ahaztu ez arren, barkatzen jakin behar dela.
Aniztasunaren lanketarekin amaitzeko, azkeneko hitzaldi bat jaso genuen. Bertan, Naizen ( Adingabe Transexualen Familien Elkartea) elkarteko bi kide etorri ziren haien esperientziak kontatzera. Hitza hartu zuen lehenengoa Aingeru izan zen. Berak, bere alabaren kasua zein zen eta berak guraso bezala egoera nola jasan duen azaldu zigun. Eta ondoren, Luarren hartu zuen hitza, eta berak bizi izan duen esperientzia nolakoa izan den kontatu zigun. Hitzaldi hau oso interesgarria izan zen. Izan ere, irakasle moduan nola jokatu genezakeen aipatu ziguten eta haien esperientzia izanik, kontatu zuten hori oso baliagarria izan zitzaidan.
Laburbilduz, hitzaldi guzti hauek aniztasunaren inguruan nuen kontzeptua zein den jakiteko oso baliogarriak izan zaizkit. Nahiz eta aniztasunaz hitz egiterako garaian gai jakin batzuk etortzen zaizkigun burura, esaterako, transexualitatea, kulturartekotasuna… ikasi dut aniztasuna guztiz zabalagoa dela eta alderdi guztiak lantzea beharrezkoa dela.

Comentarios
Publicar un comentario