ANIZTASUNA
Gizarte eta kultura indurunearen ezagutzak ikasgaiaren lehenengo klasean, ikasgai honi hasiera emateko, bakoitzak aniztasunaren inguruan edo aniztasuna definitzeko, burura etortzen zaizkion hitzak idatzi behar izan ditu. Hori egin ostean, taldetan jarri gara eta bakoitzari burura etorri zaizkion hitz horiek taldeko gainontzekoekin partekatu ditugu.
Taldekako ariketa amaitu eta gero, talde bakoitzean guztira atera diren hitzak gela osoarekin elkarbanatu ditugu eta horrela, aniztasunarekin zerikuasia duten hainbat hitz atera zaizkigu. Hona hemen guztion artean irten diren hitzak:
- Aberastasuna
- Askatasuna
- Tolerantzia
- Desberdintasuna/berdintasuna
- Inklusioa
- Errespetua
- Aukera berdintasuna
- Enpatia
- Balioak
- Kulturartekotasuna
Jarduera honekin ikusi ahal izan dugu, aniztasuna ulertzeko edo deskribatzeko modu bat baino gehiago dagoela eta bakoitzak ezberdin ikus dezakela.
Comentarios
Publicar un comentario