CALCUTA ONDOAN HAUSNARKETA
Aurreko ostiralean, hilak 22, Calcuta ondoko hitzaldi bat jaso genuen. Hitzaldia aniztasunari buruz
izan zen eta bertan jaso genuen informazioa gainontzeko hitzaldietan jasotakoaren antzekoa izan
zela iruditu zitzaigun.Esan beharra daukagu, gure ustez, hitzaldi honetan gehiago jorratu dela
generoaren gaia eta besteetan, berriz, kultura-aniztasunarena.

Hitzaldiari hasiera emateko talde osoa bi taldetan banatu zen eta talde bakoitzak dinamika ezberdin bat
egin zuen. Dinamika hauek gure etorkizunean praktikan jartzeko baliagarriak izan zaizkigula eta baita
gure artean ditugun ezberdintasun eta ezaugarri anitz horietaz ohartzeko ere.

Ondoren, gelara bueltatu ginen eta baloi baten bidez beste dinamika bat egin genuen, non baloia zuen
pertsonak, egin genituen jarduerak aniztasunarekin zer lotura zuten aipatu behar zuen.

Hori amaitu ostean, talde ezberdinetan banatu ginen eta talde bakoitzari gai jakin bat esleitu
zitzaion. Gai horrekin batera galdera batzuk proposatzen ziren, horiek erantzun eta hauen
inguruan hausnartzeko. Hori egin eta gero, ateratako ondorio nagusienak horman itsatsi
genituen, ondoren gainerako gelakideekin elkarbanatzeko.

Hau egin eta gero, atsedenerako tarte bat izan genuen eta hori bukatutakoan, beste ekintza
batekin hasi ginen. Bertan, aurreko jardueran osatutako taldeetan jarri ginen eta beste galdera
batzuei erantzun behar izan genien, eta aurreko jardueran bezala, ateratako ondorioak
elkarbanatu genituen gainerakoekin taldeko bozeramaile bat aterata. Dinamika hauek egin
ostean, aniztasunari buruz genekiena azpimarratu zuten berriro eta hausnartzera eraman
gintuzten.

Bukatzeko, ebaluazioa egiteko bestelako modu bat proposatu ziguten. Kutxa bat ekarri zuten,
barnean objektu desberdinak aurkitzen ziren: orratzak, bonbila, kafe katilua, kotxea, ispilua…
Pertsona bakoitzak, egunean sentitutako eta bizitutako esperientzia hori objektu horietako
batekin erlazionatu behar zuen.

Ondorio gisa, esan behar dugu, arestian aipatu bezala baliagarria izan arren, gainerako hitzaldien
oso antzekoa suertatu zaigula; hau da, oso hitzaldi dinamikoa izan zela eta hau gustuko dugula, baina
hala ere, landutako gaiak eta emandako informazioa oso errepikakorra egin zaigula. Beste alde batetik,
gelan lan modularraren inguruan hitz egin dugunean, irakasleek aniztasuna oso zabala dela eta modu
oso zabal batean landu daitekeela azaldu digute, baina hitzaldiak aniztasunaren alderdi zehatz batzuk
soilik landu dituzte, gehienbat kultura aniztasuna eta genero aniztasuna.

Comentarios
Publicar un comentario