IPUINEN HAUSNARKETA


Desberdintasun txikien liburu handia eta Hodeiekin dantzan:

Aste hauetan aniztasunari buruzko liburu asko landu ditugu, guztira hiru izan dira. Bi ipuin 
irakurri genituen eta beste ipuin baten istorioa azaldu genuen azken hau gazteleraz zegoelako.

Ipuinak irakurtzen hasi baino lehen errituala egin genuen, hau ezinbestekoa iruditzen zaigulako 
haurren arreta gureganatzeko. Ondoren, haurrak ipuinen parte sentitzeko ipuina kontatzen hasi 
baino lehen ipuinak lantzen zituen gaiak aipatu genituen “ipuin honetan familia ezberdinak 
agertzen dira, gureak bezala, ipuinen protagonistek familiak dituzte”. Esaldi hau esanez 
entzuleen arreta guztia bereganatu genuen.

Hasierako irakurketan bi liburu desberdinetatik istorio bakar bat osatu behar izan genuen 
aniztasuna gai nagusia izanik. Konbinatutako bi liburuak animaliei buruz hitz egiten zuten eta 
egile berdinak osatuak ziren. Hau kontuan hartuz, bi ipuin horietatik bi istorio ezberdin lotu 
genituen animalia berdinak protagonistak zirelarik. Horrela, familien aniztasuna landu genuen 
eta familia bakoitzaren barruan kide bakoitzak zituen berezitasunak azaldu genituen, bi ipuinek 
landu nahi zuten aniztasunari indarra emateko asmoz. Bi liburu hauen irakurketa konbinatua 
osatzeko funtsezkoa zen entzuleen parte-hartze aktiboa; hala izan zen eta oso ondo pasa 
zuten.

Ahoskera oso ona eduki genuen, argia eta lasaia erritmoaren aldaketa beharrezkoak eginez eta 
doinu egokia erabiliz. Ipuinek eskatzen zutenean etenak egin genituen eta irakurtzerakoan izan 
genuen erritmoa egokia izan zen, ez oso azkarra, ez oso motela.

Nahiz eta gauza asko egoki egin, beste gauza batzuk hobetzeko ditugu; adibidez, hitzik gabeko 
orriei garrantzia eman behar zitzaien eta umeekin haiei buruz hitz egin horien parte hartzea 
bermatzeko, eta guk hauek begiratu gabe pasa genituen. Nahiz eta umeek oraindik irakurtzen 
ez jakin, jada interpretatzen badakite eta honetaz baliatu behar gara ikasleen parte-hartze 
aktiboa lortzeko. Horregatik, ilustrazioei garrantzia ematea eta haurrei ilustrazio hauek 
begiratzeko denbora eskaintzea beharrezkoa da. Horretarako, ipuina irakurtzen hasi baino 
lehen ziurtatuko gara haur guztiek ipuina ikusten dutela.

Honekin batera, aniztasunari buruzko liburuen lanketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. 
Haur Hezkuntzan bereziki, irakasleok, haurren erreferente izango gara eta guk egiten eta esaten 
dugunaz ikasiko dute beraiek. Horregatik, ezinbestekoa da ipuinak aukeratzerako momentuan 
ipuinak aldez aurretik irakurtzea eta hauek prestatzea naturaltasunez kontatu ahal izateko. 
Gainera, ipuin gehienek baloreak transmititzen dituzte, hauek zeharka nahiz zuzenean landuz. 
Beraz, irakasleon lana ipuin horiek aukeratzea eta ipuinek transmititzen dutenarekin bat jokatzea 
izango da.

Hitz egiten egon ginenean ondorio batera iritsi ginen: gaur egun IKTen eraginez etxean geroz eta 
gutxiago irakurtzen dela. Honen garrantzia azpimarratu nahi dugu ipuinaren momentuan guraso 
eta umearen artean sortzen den lotura beste momentu gutxitan sortzen dela pentsatzen dugulako. 
Horregatik, uste dugu irakasle izango garen heinean, gure lana ez dela mugatzen soilik haurrekin 
lan egitera, baita ere, gurasoekin lan egitea eskatzen du. Ezinbestekoa iruditzen zaigu gurasoei 
ipuinen garrantzia helaraztea eta ipuinak aukeratzen laguntzea bai eskolan bai etxean balore 
berdinak transmititzeko eta haurraren bi erreferente nagusi hauek bide berdina jarraitzeko.

Esan beharra dago hausnarketa eta auto-ikasketa garrantzitsuak direla beste pertsonengandik 
ikasteko eta hauek errespetatzeko. Haurrak kritikoak izaten ikasi behar dute gizartearekin, 
etorkizunean heldu kritikoak izan daitezen. Horregatik, haien iritziak eta ideiak entzun behar 
ditugu; honetarako, presente izan behar dugu ezinbestekoa dela bestea entzutea.


2. Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira.

  • Lagundu al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen edo 
    garatzen?

Liburu hauen lanketa gauzatu baino lehen, aniztasunari buruzko ideia bat bageneukan. Nahiz eta 
aniztasunari buruz aldez aurretik lanketa bat egina izan, aipatu beharra dugu, oso baliagarria izan 
zaigula orain beste ikuspuntu desberdinak aztertu ahal izateko.

  • Zer ikuspegi ematen digute ipuinek? Eraginkorrak iruditu al zaizkizue gai hauek eskolan 
    lantzerako orduan? Zergatik?

Orokorrean, haurrekin gai sakon hauek landu ahal izateko, ipuinak baliabide moduan erabili 
ditzakegu. Horrela, ipuinen bidez gai horiek landu ditzakegu, ipuin horiek gai sakon horiek 
haurrekin hitz egiteko egokituak daudelako. Aniztasuna modu askotan landu dezakegu 
(ipuinen bidez, jolasen bidez…). Askotan ez dakigu nola landu gai hau edo nolatan hasi 
aniztasuna lantzen ikasleekin eta liburu hauek oso baliagarriak izan daitezke lanketa hauei 
hasiera eman ahal izateko.

  • Zer lanketa proposamen egingo zenukete eskolara begira?

Landutako liburuak aukera asko eskaintzen dute eskolara begira hauek lantzeko proposamen bat 
osatu ahal izateko. Lehenengo bi liburuen irakurketa osatzeko orduan ikasleen parte hartzea 
bultzatu dezakegu eta ikasle eta irakaslearen artean istorio bat asmatzea bideratzen du.

Lanketa mota honek interakzioa beharrezkoa du, eta ikasleen papera aktiboa izan behar du hauen 
arrakasta bermatzeko.
Bi liburu hauek familia baten barruan eman ahal diren familia ereduak eta animaliak lantzeko oso baliagarria 
izan daitezke. Klasearen beharren arabera eduki desberdinak landu daitezke eta baita umeen sormena ere. 
Bi istorio antzeko baina desberdin hauen artean loturak ezarriz.

Comentarios

Entradas populares de este blog

(ARTÍCULO 2) NUEVAS TECNOLOGÍAS EN LA EDUCACIÓN INFANTIL: RETOS Y POSIBILIDADES EN LA FORMACIÓN DE MAESTROS

(ARTÍCULO 5) ¿CUÁNDO Y CÓMO EMPIEZA LA ALFABETIZACIÓN MEDIÁTICA EN LA TRIBU 2.0?

MEMORIA PLAZA, GOGORA