BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
“Buda explotó por vergüenza” pelikula ikusi eta gure artean honi buruz hitz egin ostean, gure taldeak edozein pertsonari gomendatuko lioke pelikula hau ikustea, baina gure ustetan, irakasle izango diren horiei are gehiago gomendatuko genieke. Pelikula honek hausnartzera eramaten zaitu, batez ere, eszena asko nahiko gogorrak direlako, gure errealitateaz oso bestelakoak. Honi esker, berriro oroitzen gara eta gehiago ohartzen gara munduan zehar existitzen diren injustizia, egoera eta errealitateen inguruan.
Irakasle bezala, hasieran jasotzen dugun formakuntzan, argi uzten digute haur guztien eskubidea dela eskolara joateko eskubidea. Baina hala ere, errealitatea aztertzen badugu, ikus dezakegu eskubide hau kasu askotan ez dela betetzen eta urratu egiten dela. Horren kasu dugu pelikula hau. Argi ikusten dugu, munduko hainbat eta hainbat haurrek bizi duten errealitatea. Batetik, haur asko ez direla eskolara joaten eta eskubide hori ukatzen zaielako. Bestetik, eskolara gutxi batzuk joaten direla eta horien artean aurkitzen direnak normalean ez direla neskak ez eta errekurtso ekonomiko gutxi dituztenak. Eta horrekin batera, pelikulak argi islatzen du haur batzuk hezkuntzarako eskubide hori bermatuta izateko egin behar dituzten esfortzu fisiko, psiko-emozional zein ekonomikoak.
Eta pelikulak errealitatearen kasu zehatz bat erakusten digu, hau da, Afganistaneko neskato baten kasu zehatza. Baina irakasle bezala, kontzienteak izan behar gara, egoera hau bizi duten edo bizi izan duten haurrak aurki genitzakeela gure geletan. Hortaz, gure geletan aurki dezakegun errealitatea ezagutzeko eta honen kontzientzia izateko, uste dugu beharrezkoa dela irakasleek pelikula hau ikustea.
Horrekin batera, pelikula honek argi islatzen du esan bezala, haur batzuk eta horien familiek bizi duten egoera. Egoera horietan, familia askok bestelako bizi modu, ohitura, jokabide eta abarrak dituztela ikus dezakegu. Esaterako, zaintzeko modu eta ohitura ezberdinak, salerosketarako ohitura ezberdinak, gastronomia aldetik jakiak prestatzeko modu eta ohitura ezberdinak, harremantzeko ohitura ezberdinak, jolasteko modu eta era desberdinak… Hau da, orokorrean bizitzeko eta egunerokotasuna aurrera eramateko bestelako modu eta ohitura batzuk dituzte. Hori dela eta, irakasle izango garen guztiok beharrezkoa dugu mota honetako pelikulak ikustea bizitzeko modu eta errealitate desberdinak daudela ikusteko, horietaz ohartzeko eta egoera eta errealitate horiek bizi dituzten haur eta horien familiak gure geletan eta gurekin bat jardunean izango ditugula kontziente izateko.
Comentarios
Publicar un comentario