NAIZEN
Hitzaldia Aingeruren esperientziarekin hasi zen. Hemen, bere alabaren prozesu osoa nolakoa izan zen aipatu zigun. Hasiera batean, Aingeru eta bere familiak mutila zela pentsatzen zuten, bere genitalen arabera epaitua izan zelako. Hortik abiatuz, inkontzienteki, estereotipo eta rol batzuk ezarri zizkioten, baina denbora aurrera joan ahala, beraien alabak rol eta estereotipo hauek ez zituen jarraitzen. Hau da, esaterako bere amak guapo deitzerakoan, bere erantzuna “apo” ez “apa” zela izan zen. Honekin batera, beti printzesa eta soinekodun jantziekin janztea zuen gustuko. Oraindik txikia zenez, ez zioten garrantzi handirik ematen, baina joera hau aldatzen ez zuela ikusiz, larritzen hasi ziren. Orduan konturatu ziren beraien alabak zituen jarrera eta jokabide horiekin zerbait aldarrikatu nahi zuela, ez zela gustu kontua soilik.
Hemendik aurrera, bere alabaren egoera onartu eta prozesu osoan zehar, bere alboan egon ziren eta haien laguntza eskaini zioten. Bere inguruko pertsonei eta orokorrean gizarteari bere identitatea zein zen azaldu zieten eta behin alaba onartua sentitu zenean, bere jokabide edo aldarrikapen hain estereotipatuak nabarmenki gutxitu ziren.
Hitzaldiaren bigarren zatian Luarrek hartu zuen hitza. Luar mutil transexual bat da, baina bera ez da honetaz konturatu hogei bat urte zituen arte. Ordura arte, neska bat zela uste zuen baina ez zituela neskei atxikitzen zaizkien rol guzti horiek betetzen.
Nerabezaroan neska homosexuala zela uste zuen baina kontua haratago joan zen. 20 urte zituela Naizenen hitzaldi batera joan zen eta bertan esandako guztiarekin, berari gertatzen zitzaiona hori zela konturatu zen. Egoera hau onartu zuenean, bere inguruko lagun eta bikoteari, nolabait egoera azaldu zien, baina hala ere, etxean oraindik ez zuen bere egoera azaldu eta hau nola egin ez zekienez, eskutitz baten bitartez adieraztea pentsatu zuen. Amak hasiera batean egoera nolabait ulertu arren, hau ez zuen guztiz onartzen. Luar Erasmusera joan zenean, Ekai Ondarruko mutil batek egoera berdinean zegoenak, bere buruaz beste egin zuen. Momentu horretan Luarren ama konturatu zen egoeraren errealitatez eta zuen pentsamoldea aldatu ezean, berdina gerta zitekeela ohartu zen. Orduan, amak bere babesa eta laguntza eskaini zion eta orain dela 6 hilabete Luar hormonatzen hasi zen.
Luarrek aipatzen zuen, hormonatzearen prozesua lortzea zein zaila zen. Lehenik eta behin, medikuarengana joan zen eta medikuak psikiatrarengana bidali zuen eta bere egoera onartu zutenean hasi zen tratamenduarekin. Azpimarratu zuen prozesuaren hasieratik hormonazio prozesua hasten den arte, denbora tarte oso luzea pasa zela. Beraz, argi ikusten dugu pertsona bakoitzak nahi duen modukoa izateko, askotan, oztopoak izaten dituztela eta horretan gizarteak izugarrizko eragina duela.
Guzti hau entzun ondoren, horren inguruan denbora luzez hausnartzeko aukera eman digu hitzaldi honek. Egoeraren gordintasunaz eta errealitateaz ohartzeko eta guk, gizarte honen parte garen heinean egoera horien aurrean dugun funtzioaz eta rolaz ohartzeko balio izan digute Aingeruren eta batez ere Luarren hitzek. Era berean, hitzaldi honetan, bai egoera ikusteko eta bai egoera aurrera eramateko aukera, bide edo ikuskera desberdinak daudela ikusi dugu. Horrekin batera, argi utzi digute orain dela urte batzuekin alderatuz, nabarmenak direla eman diren aurrera pausoak. Baina era berean, zenbait hitz edo esanekin argi utzi digute, badutela bai Naizen-en bertan eta badugula bai gizartean orokorrean, oraindik egitekorik, badaudela eraldatu beharreko pentsamenduak eta ikuskerak, hau da, oraindik badagoela berreraiki beharreko errealitate berri bat, binarismo honen erreprodukziotik haratago joan behar dena.
Bukatzeko, irakasleek izan beharko luketen rolari buruz hitz eginez, esan beharra daukagu, irakasle moduan, pertsona guztiak garen bezala onartu eta errespetatu behar eta beharko ditugula. Horretarako, zenbait gai didaktiko lantzeko orduan, esaterako giza gorputza, ezin ditugu estereotipatutako edo rol zehatz batzuk jarraitzen dituzten gorputzak erakutsi. Hau da, ezin dizkiogu atxikitu genero femeninoari rol eta ezaugarri zehatz batzuk eta genero maskulinoari beste rol eta ezaugarri batzuk; balitekeelako emakumea izanda emakumeei atxikitzen zaizkien rol edo ezaugarri horiek ez betetzea edota alderantziz. Edo zuzenagoak izateko, ezin diogu haur bati genero zehatz baten inposaketarik egin. Hortaz, gorputz mota edota izateko edo jokatzeko modu jakin eta zehatz batzuetan zentratu gabe, gure egitekoa irakasle zein gizarte honetako indibiduo bezala, haur bakoitzari den bezalakoa izaten uztea da; den bezalakoa izanda onartzea eta errespetatzea eta den bezalako hori izateko eta erakusteko babesa, indarra eta autoestimua lantzea eta ematea.

“COMPRENDER PARA PODER ACOMPAÑAR”
Comentarios
Publicar un comentario