CALCUTA ONDOAN HAUSNARKETA
Aurreko ostiralean, hilak 22, Calcuta ondoko hitzaldi bat jaso genuen. Hitzaldia aniztasunari buruz izan zen eta bertan jaso genuen informazioa gainontzeko hitzaldietan jasotakoaren antzekoa izan zela iruditu zitzaigun.Esan beharra daukagu, gure ustez, hitzaldi honetan gehiago jorratu dela generoaren gaia eta besteetan, berriz, kultura-aniztasunarena. Hitzaldiari hasiera emateko talde osoa bi taldetan banatu zen eta talde bakoitzak dinamika ezberdin bat egin zuen. Dinamika hauek gure etorkizunean praktikan jartzeko baliagarriak izan zaizkigula eta baita gure artean ditugun ezberdintasun eta ezaugarri anitz horietaz ohartzeko ere. Ondoren, gelara bueltatu ginen eta baloi baten bidez beste dinamika bat egin genuen, non baloia zuen pertsonak, egin genituen jarduerak aniztasunarekin zer lotura zuten aipatu behar zuen. Hori amaitu ostean, talde ezberdinetan banatu ginen eta talde bakoitzari gai jakin bat esleitu zitzaion. Gai h...